XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alaz guztiaz ez da au asco, bada ez degu utzi bear aztutzera, Jaungoicoac Eliza Ama Santari, eta onec artacotzat eracusten dizquigun eguiac, pecatu larriaren azpiñ siñisteaz gañera, beartuac gaudela guen eguimbide guztiac zucentzera, sinistmen orren beraren araberara, ecen tolesturaric gabe.

Bada San Pabloc guztiz arguiró eta garbiró esaten digu: obraric gabeco fedea dala illa.

Fides sine operibus mortua est.

Santiagoc dió, animaric gabeco gorputza illa dagoan becela, ala ala obraic gabeco fedea, dala gorputz igartu bat, gorputz illa.

Eta Senaco Bernardino sainduac dió, gorputz ill batec ez daucan becela, ecertaraco quemenic, ez ibilltzeco, ez sentitzeco, eta ez mugitzeco, era berean arquitzen dala, fede bicia ez daucana: eta fede bicia dagoala, aguertzea biotzean, mingañean, eta escuetan; au da, pensamentuetan, itzetan, eta obretan.

Anima nerea, anima nerea ¿cer fedeaz zaude armaturic?.

¿Fede biciaz edo illaz?.

Fede biciac mempeatzen ditu etsayac, mundua, demunioa, eta araguia.

¿Zugan anima nerea fedeac mempeatzen ditu etsayac?.

¿Ez?.